SETALDE enpresa, 1982an sortu zenez geroztik, irmo finkatuta dago euskal enpresen sarean. Material elektriko eta termikoak banatzen dituen enpresa hau etengabe ari da hazten eta aurrera egiten.
SETALDEren jarduera industriari, etxegintzari eta erakunde publikoei zuzenduta dago; betiere, gure konpromisoak fideltasunez betez eta gure bezeroei balioa ematen aitzindari izanik.
Electroclub eta Termoclub banaketa taldeetako kide garenez, eta apustu garbia egiten dugunez gure lankidetza sarearen alde, berrikuntzak egiten ditugu, eta zerbitzurik onenak eskainiz lehiatzen gara merkatuan. Horrela, etengabe garatzeko aukera ematen diegu gure bezeroei.