>> SETALDE :: Handituta Albistea |
05/09/2010, domingo |
|
15/02/2010 - Setaldek energia erreaktiboaren ondorioz sortutako errekarguak eta penalizazioak saihesteko enpresei zuzenduriko kanpaina aurkezten du.
| |
Setalde enpresa gipuzkoarrak dohainik aholkatuko ditu enpresak, beraien 6 faktura elektrikoak aztertu ondoren. Potenzia faktorea da gehikuntza gehien izan duen kontzeptuetariko bat; %320.000 arte gehitu delarik. 15KW baino gehiagoko potentzia duten enpresek, hau da, enpresa gehienek, pasa den Urtarrilaren 1etik beraien faktura elektrikoa handitu dela ikusi dute. Arrazoia, orain arte enpresak jasotzen zituzten hobarien kentzea da bat, eta baita errekarguen gehikuntza ere, beti ere energia erreaktiboaren kontzeptuetan. Guzti honengatik, urte hasieratik, enpresek argiaren fakturan gehikuntza garrantzitsua nabaritu dute. Potentzia faktorea bezalako kontzeptuak dira gehien areagotu direnak, %320.000 arteko gehikuntza jasan dutelarik. Honen balioa 0,7 eta 1 artean egoten da, 1 izanik baliorik hoberena. Orain arte, 1 balio honetara hurbiltzen zen heinean, abonatuak hainbat hobari izaten zituen, hobari hauek Urtarrilaren 1etik aurrera kendu egin direlarik. Eta txarrena ez da hobari hauen desagerpena, penalizazio garrantzitsu berrien ezarpena baizik. Penalizaio hauen balioa 0,8 eta 0,95 artean egoten da. Enpresen dohainezko aholkularitza Arrazoi guzti hauengatik, Setaldek kanpaina bat jarri du hurrengo goiburuarekin: errekargua saihestea zure esku dago! Kanpaina honekin, Setalderen helburua, nahi duten enpresa guztiei dohainik aholkatzea izango da, honela energia erreaktiboaren inguruan sortutako errekargu eta penalizaioak ekidin ahal izango dira. Enpresek beraien azkeneko 6 fakturak fax-ez (943371142) edo posta elektronikoz (setalde@setalde.com) bidaltzearekin nahikoa izango litzateke, eta automatikoki Setaldeko teknikariek aztertuko dituzte, kasu bakoitzaren erantzuna pertsonalki jakinaraziko delarik. Gehikuntza hauek fakturan antzematen badira, Setaldek enpresa bakoitza aholkatuko du irtenbide hoberena zein den ikusteko. Enpresa honen informazio gehiago www.setalde.com –en Elkarrizketaren bat nahi izanez gero, edo eta arduradunekin harremanetan jartzeko: Raúl Jimenez Tfno: 618949280 |
|